domingo, 2 de diciembre de 2007

Durangoko Azoka


Agur ikasleok,

Asteazkenean ez duzue klase normalik izango Durangoko Azokara goazelako. Irteera goizeko bederatzietan izango da Renfe geltokitik Bilbon. Iradokizun hobea baduzue egin mesedez.

IRAKURTZEN ETA IDAZTEN


Atari honexetan azkenaldian irakurri berri ditugun liburu interesgarrien berri emateko izan nahi luke, horrexegatik zure parte hartzea ezinbestekoa da. Nik, neuk esaterako, honako liburu hauexek irakurri ditut eta gogoan izateko iruditzen zaizkit:

El mundo de Sofía

La descodificación de la vida cotidiana


Lehena interesgarria iruditzen zait gozotasunez Filosofiaren arlotik bidaia ulergarria bezain esanguratsua eskeintzen digulako geure buruari zentzu hartzeko eta nor garen hobeto ezagut dezagun. Sofia personajeaz oso erraza gertatu zait identifikatzea eta konturatu gabe orduak eta orduak igaro ditut liburu mamitsu hau irakurtzen.

Bestetik, bigarren liburua ikerketarako liburu on bat dugu. Metodologia kuantitatiboa arbuiatu gabe, ikerketa kualitatiboan barna irakurlea eroaten du. Nik, neuk, gehien gogoko izan dudana aurkezten duen taula da. Taula horrexetan, kontraesan giltzarriak aurkezten dizkigu teknika kualitatibo eta kuantitatiboen artean. Azken batean, planteamendu gizakorraren eta zientzia positiboen planteiamenduaren artean.

Bada,kontraesanak izkutatu gabe, aurkeztu egiten dizkigu. Gainera, liburua irakurri ahala, eta ikerketa koalitatiboan barna, behaketaren atala eta elkarrizketa sakonarena harribitxia iruditzen zait hezkuntzan lanean gabiltzanontzat. Gure lana erraztuko eta aberastuko digulakoan nago.

irteerak




Garbiñe zure ekarria zoragarria da. Guk geuk ere uste dugu Mundaka leku bikain-bikaina izan litekeela.Bideo bat ere jarrita dugu komentarioetan Mundakako olatuari buruzkoa. Halere, beldur gara ez ote den olatu hori handiegia hasi berrientzako eta horrexegatik ez ote den hobea izango Zurriolako hondartzara joatea,olatuak ttikiak baitira eta lehen irteerarako ziurragoa eta pizgarriagoa izan. Zer uste duzu?

martes, 27 de noviembre de 2007




Goiko argazkian ikusten nauzuenez surfalia naiz eta surf egiteko prest nago baina informazio gehiagorik bidaltzen ez badidazue jai duzue nirekin.Kontuan izan Mundakakoa naizela eta munduko olaturik onenak bertan ditugula, nahi baduzue hemen presta dezakegu lehen ekitaldia.
Hona hemen auretik egindako zeozertxo, horretarako sakatu hemen

Eta zer deritzozue argazki honi?

lunes, 26 de noviembre de 2007

Hona hemen argazkiak

Ze, zer deritzozu?


http://tbn0.google.com/images?q=tbn:QxxeLVaV2GOSxM:http://islafuerte.codigoe-marketing.com/verano2005/galeria_isla_fuerte/images/animales%2520011.JPG

sábado, 24 de noviembre de 2007

MASKARAK ERABILTZEN



Ongi etorri antzerkiaren mundura hurbildu nahi duzun hori. Teorian eta praktikan ibili nahi genuke baina horretarako zure partehartzea ezinbestekoa da. Ondo igaroko dugu eta horretaz gain gure sormena landuko dugu antzerkia eginez. Animo, hurbil zaitez gugana. Esperientzia aberatsa izango da.

surf irteerak




Ongi etorri txoko honetara. Surf irteerak egingo ditugu eta zure partehartzearen zain gaude. Ondo igaroko dugu eta iradokizun guziak eskertzen dizkizugu aldez aurretik.